Pribatutasun-politika honetan, gai hauei buruzko informazioa ematen dizugu:
– Nor arduratzen da zure datuen tratamenduaz?
– Zein da zure datuak tratatzeko legitimazioa?
– Nork eman diezazkiguke datuak?
– Zer datu biltzen ditugu?
– Nola erabiltzen da informazioa?
– Posta elektroniko bidezko komunikazioak
– Nola eta non jakinarazten da informazioa?
– Zenbat denboraz edukiko ditugu zure datu pertsonalak?
– Zure datuen segurtasuna
– Zer eskubide dituzu?
– Pribatutasunaren arduraduna
– Pribatutasun-politikaren aldaketak
Nor arduratzen da zure datuen tratamenduaz?
ENTRECULTURAS FE Y ALEGRÍA FUNDAZIOA
Calle Maldonado, 1, A, planta 3
28006 Madrid (España)
IFK. G-82409020
Datuak aldatzeko kontaktua:
datos@entreculturas.org
DPO kontaktua:
rgpd@entreculturas.org
ALBOAN FUNDAZIOA
Aita Lojendio kalea, 2. 2.a
48008 – Bilbo (Espainia)
IFK: G-48811376
Datuak aldatzeko kontaktua:
info@alboan.org
Zein da zure datuak tratatzeko legitimazioa?
Zure datuen tratamendua legitimatzen duen oinarri juridikoa desberdina izango da, datuek zer helburu duten eta nola lortu diren: kasu batzuetan, akordio bat gauzatu beharra izango da; beste batzuetan, zuk adierazitako baimena, horretarako ezarritako laukia markatuz edo beste moduren batean, nolanahi ere baiezko ekintza bat adieraziko duena; ENTRECULTURASen nahiz ALBOANen interes legitimoa izan daiteke, tratamenduaren arduradun gisa, edo legezko betebeharra.
Nork eman diezazkiguke datuak?
Gure orrira sartzen zarenean, adierazten duzu zuk emandako datu guztiak egiazkoak eta zuzenak direla, hau da, zure benetako egoerari erantzuten diotela; berdin dio zerbitzua edo informazioa emateko nahitaezko datuak diren, edo borondatez eman dizkiguzun datuak, gurekin kolaboratu, gure blogetan iruzkinen bat egin edo gure eskaeretan parte hartu nahi duzunean.
Datuak interesdunak berak eman behar dizkigu. Dena dela, kasu jakin batzuetan eman ahal izango dira hirugarren batzuen datuak, baldin eta interesdunari jakinarazi zaiola eta haren baimena lortu dela bermatzen bada. Hor ENTRECULTURASek eta ALBOANek ez dute erantzukizunik izango, inola ere.
Datu horiek emateak borondatez jakinarazi direla esan nahi du, eta baimena ematen dela informatikoki nahiz modu ez-automatizatuan tratatu daitezen, Entreculturas Fe y Alegría Fundazioak eta Alboan Fundazioak jarraian deskribatuko dituzten helburu jakin eta legitimoetarako. Datuak ez dira erabiliko horiekin bateraezinak diren helburuetarako, eta ez zaizkie hirugarren batzuei lagako, zure baimena izan ezean.
Zer datu biltzen ditugu?
Informazio-kontsulta bat bidali, gure buletinak jasotzeko izena eman, gure ekintzetan parte hartu, gure kanpainei lagundu, gurekin posta elektronikoz harremanetan jarri, gure blogetan iruzkinak egin edo gurekin kolaboratzen duzunean (bazkide nahiz emaile gisa), beharbada zenbait datu eta informazio pertsonal eskatuko dizkizugu, hala nola zure izen-abizenak, posta-helbidea, helbide elektronikoa, harremanetarako telefonoa, eta beste. Entreculturas Fe y Alegría Fundazioaren edo Alboan Fundazioaren bazkidea edo emailea izateko, harreman horretarako beharrezko diren beste datu-kategoria batzuk eskatuko dizkizugu; adibidez, datu ekonomikoak.
Entreculturas Fe y Alegría Fundazioan eta Alboan Fundazioan informazioa eskatu, kolaboratu nahiz parte-hartzen duzunean eskatuko dizkizugun datuak, tratamenduaren xede izango direnak, helburu horietarako egokiak eta bidezkoak izango dira beti, inoiz ez gehiegizkoak.
Nola erabiltzen da informazioa?
Entreculturas Fe y Alegría Fundazioak eta Alboan Fundazioak datuak biltzeko orri bakoitzean adierazten diren helburuetarako erabiliko dituzte zuk emandako informazioa:
a) Erabiltzailearen informazio-eskaerei erantzutea. Informazio-eskaera bat bidaltzen badiguzu, harremanetarako ditugun bitartekoen bidez, webgunearen bidez edo gure egoitza zein delegaritzetara, kontsulta eta informazio-eskaera horiek jaso, kudeatu, izapidetu eta erantzuteko tratatuko ditugu zure datuak.
b) Albiste edo buletinak jasotzeko harpidetza. Gure albisteak eta buletinak bidaltzeko tratatuko ditugu zure identifikazio-datuak eta helbide elektronikoa. Edozein unetan utz dezakezu harpidetza.
c) Entreculturas Fe y Alegría Fundazioak eta Alboan Fundazioak antolatutako eskaera-ekintzetan kolaboratzea edo parte hartzea. Gure ekintzei edo Fundazioak hirugarren batzuekin antolatutako ekintzei buruzko informazioa posta elektronikoz zein arruntez bidaltzeko tratatuko ditugu eman dizkiguzun datuak. Eskaerak erakunde nazional edo nazioz gaindiko baten aurrean aurkeztuko badira, erakundeari laga ahalko zaizkio datuak, aurkeztutako eskaerak frogatu eta egiazta ditzan.
d) Gure blogetan parte hartzea eta iruzkinak uztea. Gure blogetan parte hartzeko eta zure iruzkina argitaratu ahal izateko, zure erabiltzaile-datuak eta helbide elektronikoa tratatuko ditugu, identifikatu eta gure webgunean iruzkinaren argitalpena kudeatzeko.
e) Aktiboki kolaboratzea dohaintza bat eginez edo Entreculturas Fe y Alegría Fundazioko edo Alboan Fundazioko bazkide bihurtuz. “Lagundu” atalean dagoen datu-orrian sartu eta zure datuak betetzen badituzu, Entreculturas Fe y Alegría Fundazioaren zein Alboan Fundazioaren bazkide eta emaileen kudeaketa ekonomikoa, kontabilitatekoa, fiskala, eta administratiboa egiteko tratatuko da emandako informazioa.
f) Entreculturas Fe y Alegría Fundazioak edo Alboan Fundazioak antolatutako beste jarduera batzuk. Fundazioak sustatutako ekintzetan kolaboratu edo parte hartu ahal izango da, dagozkion datu-orrietan eskatzen diren datuak emanez, haietan espresuki adierazitako helburuetarako.
Posta elektroniko bidezko komunikazioak
Kontsulta bat edo informazio-eskaera bat bidaltzen diguzunean harremanetarako helbide elektronikora, baimena ematen diguzu, kontzienteki eta berariaz, Entreculturas Fe y Alegría Fundazioari edo Alboan Fundazioari emandako datuak tratatzeko, planteatutako kontsultari edo eskaerari erantzun diezaiogun; hala ere, ez dugu bidaliko komunikazio komertzialik, zuk horretarako espresuki baimena eman ez badiguzu.
Gure mezu elektronikoetan aurkituko duzu baimena kentzeko edo Entreculturas Fe y Alegría Fundazioaren zein Alboan Fundazioaren edozein komunikazio jasotzeari uko egiteko informazioa.