Haurrak EZ DIRA ERASOTZEN,
babestu egiten dira.

Haurren aurkako erasoak gero eta gehiago dira

Egunero 78 haur gerraren biktimak dira.
Azken hamarkadan, gatazken eragina jasaten duten haurren kopurua % 60 hazi da. Gaur 473 milioi dira.

 

Gerran, haurrek eskola, etxea, familia galtzen dute. Eta beldurra zer den goizegi ikasten dute.

Zure laguntza FUNTSEZKOA da

Haurrek babesa behar dute. Bakea behar dute.

Krisi batek eztanda egiten duenean, haurrak babestea izan behar da lehentasuna.

Eta hezkuntza giltzarria da, haien ongizate emozionala bermatzen baitu eta segurtasuna, erresilientzia eta itxaropena eskaintzen baititu.

 

Entreculturas eta Alboan erakundeetan, konplexutasun handiko lekuetan egiten dugu lan, hala nola Libanon, Sudanen eta Ukrainan, eta gerrak kaltetutako haur eta nerabeen hezkuntzarako eskubidea defendatzen dugu. Eskolaren bidez, segurtasuna berreskuratzea lortzen dugu, zauriak sendatzea eta espazio seguruetan hazteko aukera ematea.

Erasotutako eskolak

Batez beste, egunero munduan hezkuntzari egindako 8 eraso gertatzen dira, eskolei erabilera militarra ematea barne.

 

  • Palestinan (Gaza): eskolen % 85 baino gehiago kaltetu edo suntsitu dira
  • Ukrainan: herrialde osoan, 3.600 eskolari eraso egin diete eta 400 erabat suntsituta geratu dira
  • Sudanen: eskolen erabilera militarrak hezkuntza-sistema geldiarazi du herrialdearen zati handi batean.
Zurekin batera, haur zaurgarrienen eskubideak defendatzen jarraituko dugu.

©JRS KOLONBIA / Sudanen ©Paula Casado / Libanon ©Carmen Moreno  / Hezkuntzak bizitzak salbatzen ditu ©Yannick Ruhimbasa / Kongoko Errepublika Demokratikoa ©Irene Galera / Ukraina eta herrialde mugakideak ©JRS Rumania


Hezkuntzak
bizitzak
salbatzen
ditu.

©Irene Galera