©Irene Galera

Hezkuntzarako eskubidea betiere babestu behar da.

Estatuek eta nazioarteko komunitateak beharrezko diren neurriak hartu behar dituzte larrialdietan, errefuxiatze-prozesuetan, lekualdatzeetan eta lotutako egoeretan hezkuntza-eskubidea errespetatu, babestu eta bermatzeko.

Horregatik, Europako Parlamentu berriari eskatzen diogu:

/ 1 /

Neurriak har ditzala pertsona guztiek izan dezaten hezkuntza-eskubidea larrialdietan, errefuxiatze-prozesuetan eta lekualdatzeetan edo beste edozein migrazio egoeratan, Eskola Seguruak Adierazpena sinatuz.

/ 2 /

Larrialdietan hezkuntza-eskubidearen urraketak monitorizatzeko eta salatzeko mekanismo eraginkorrak jar ditzala, eta erantzukizun zehatzak esleitzea estatuek hezkuntzaren aurkako erasoak iker ditzaten.

/ 3 /

Nazioarteko zuzenbide humanitarioan hezkuntza babestea helburu duten arauak errespeta eta ezar ditzala. Arauak eman eta ekintzak sustatu behar dira haur eta nerabeen errekrutamendua eta indarkeria saihesteko, eskolak eta unibertsitateak erabilera militar orotatik libre utzita.

/ 4 /

Hezkuntzako eragileak babestu, eta bakearen eta giza eskubideen curriculuma susta dezatela. Larrialdi-egoeretan dauden ikasle eta irakasleak babesteko protokoloak sortu behar dira, arreta psikologikoko neurriak tartean direla. Curriculumak barne hartu behar ditu genero-ikuspegia, bakea sustatzea, gatazkak konpontzea, arriskuen kudeaketa eta klima-aldaketa arintzea eta egokitzea.

Espainiako Gobernuak, berriz, 2030 Agenda sinatu zuen estatuetako bat denez, honako hauek egin behar ditu:
1.

Garapen jasangarrirako eta elkartasun globalerako Lankidetza Legea betetzea, eta Garapenerako Laguntza Ofizialerako (GLO) inbertsioa handitzea, 2030ean BPGaren % 0,7ra iristeraino.

2.

Oinarrizko heziketarako laguntzan zentratzea ahaleginak, alde anitzeko ekimenetan hartu ditugun konpromisoak onartuz, eta % 8ra iritsiz aldebiko Garapenerako Laguntza Ofizialean.

3.

Hezkuntzarako laguntza humanitarioaren ehunekoarekin bere ekarpenak handitzea, gutxienez % 10era arte.

4.

GLOren guztizkoaren % 3 bideratzea, gutxienez, Garapen Jasangarrirako eta Herritartasun Globalerako Hezkuntzara, 4.7 xedea lortzeko bidean aurrera egiteko, eta arreta berezia eskaintzea errefuxiatuen eta migratuen hezkuntza barne hartzen duten programei.

5.

Giza eskubideak errespetatzea migrazio-gobernantzako ekintzetan eta nazioarteko babes-prozeduretan, migratzaile eta errefuxiatu guztien hezkuntza-eskubidea barne, eta arreta berezia jartzea Europako Migrazio eta Asilo Ituna ezartzeko plana egitean.

6.

Haurren interes gorena eta migrazio-prozeduretan eta nazioarteko babes-prozeduretan berme guztiak betetzen direla ziurtatzea.

7.

Hezkuntzarako finantzaketa eta aurrekontu publikoa handitzea, bereziki, hezkuntzan ekitatea bermatzeko badira eta, hezkuntza-programa konpentsatzaileak sustatzeaz gain, langile espezializatu eta trebatuetan eta babes-programetan inbertitzen badute.

8.

Genero-ikuspegiz jardutea ekintza humanitarioko eta garapenerako lankidetzako kanpo-jarduera guztietan.

Egizu bat.


    FUNDACIÓN ENTRECULTURAS, FE Y ALEGRÍA eta ALBOAN FUNDAZIOA arduratuko dira zure datuen tratamenduaz, eta xede hauekin tratatuko dituzte: zuri gure jardueren berri ematea, albisteak edo buletinak bidaltzea, gure proiektu eta kanpainetarako zure laguntza eskatzea, zure dohaintza edo bazkidetza kudeatzea. Datuak erabiltzeko legitimazioaren oinarria zure berariazko baimena da, edo egin duzun kontratua. Hirugarrenei ez zaie lagako daturik, legeak horretara behartzen ez bagaitu edo titularrari aurrez jakinarazi gabe. Baja eman nahi duzula adierazten duzunean eta/edo legezko gordealdiak amaitutakoan, suntsitu egingo dira datuak. Ez da egingo datuen nazioarteko transferentziarik. Interesdunek beren eskubideak erabili ahal izango dituzte (hau da, datuetara sartzea, datuak zuzendu edo ezabatzea, tratamenduari aurka egitea edo mugak jartzea, eta eramangarritasuna eskatzea), FUNDACIÓN ENTRECULTURAS, FE Y ALEGRÍA erakundeari idatziz, posta-helbide honetara: Maldonado kalea 1, 3. solairua, 28006 Madril; eta FUNDACIÓN ALBOAN erakundeari idatziz, posta-helbide honetara: Aita Lojendio kalea 2 - 2A, 48008 Bilbo. Era berean, Datuak Babesteko Espainiako Agentzian erreklamazioa jar dezake, bere eskubideak urratu direla baderitzo.

    GATAZKA-EREMUETAN BIZI DIREN HAURREI ZURE BAKE-MEZUA BIDALI NAHI DIEZU?

    Idatzi gerra eta krisi-egoeretan bizi diren haurrentzako mezua, bidal iezaguzu info@escuelarefugio.org helbidera, eta gure sare sozialetan partekatuko dugu.

    ©Irene Galera

    Informazioa jaso ezazu zure laguntza emateko.

    Deskarga itzazu larrialdietako hezkuntzari buruzko gure txostenak ekintza humanitarioko eta lekualdaketa-testuinguruetako hezkuntzarako eskubidearen egoerari buruz gehiago jakiteko eta eskolak harrera eta integrazio gisa duen garrantziaren berri izateko.

    Hezkuntza da haien babesik onena. Etorkizuna babesten, zaintzen eta eraikitzen duen hezkuntza baten eskubidearen alde.

    Sentsibilizazio-dinamika, talde-lana eta hausnarketa gure ‘Babes-eskolei’ eta haien mundu mailako eraginari buruz.

    Arriskuan ikastea. Krisi testuinguruetan bakea babesten eta eraikitzen duen hezkuntzarako erronkak.

    Eskola aterpea, harrera egiten duen eskola. Derrigorrez lekualdatzera behartuta dauden haur eta nerabeen hezkuntza-harrera bermatzeko erronkak.

    Bakea eraikitzen duten eskolak. Bakea eraikitzen duten eskolak Haur errefuxiatuak babesteko eta eskubideak bermatzeko guneak.

    Babesa ematen duten eskolak: Pandemia eta hezkuntza-krisi garaian Libanon errefuxiatutako pertsonei emandako erantzuna.

    Hezkuntzarako eskubidea Ekintza Humanitarioko testuinguruetan.

    HEZKUNTZA da
    /ITXAROPENA/

    ©IRENE GALERA