HEZKUNTZA dute /DEFENTSARIK/
onena

Gerran den mundu batean bizi gara. Oraintxe, 56 gatazka armatu daude pizturik, Bigarren Mundu Gerratik izandako kopuru handiena: Siria, Libano, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Sudan, Kolonbia, Gazako zerrenda…

MUNDU OSOAN, 300.000 UME BAINO GEHIAGO ERREKRUTATU DITUZTE TALDE ARMATUEK

 

Gatazka armatuak direnean, larriki urratzen dira haurren eskubideak:

 

  • Errekrutamendu eta erabilera militarra.
  • Erailketak edo mutilazioak.
  • Bahiketak.
  • Sexu-indarkeria.
  • Laguntza humanitarioa eskuratzeko zailtasunak.
  • Eskola eta ospitaleen aurkako erasoak.

 

PERTSONEN KONTRAKO MINEN ARRISKUA HANDITU DA
Gatazka armatuen gorakada dela bide, arriskuan da 1999ko Ottawako Konbentzioa, pertsonen kontrako minak debekatzeari buruzkoa; gero eta gehiago ari dira erabiltzen minak, eta gero eta gehiago ari da handitzen haurrentzat dakarten arriskua. Pertsonen kontrako minen biktimen % 85 zibilak dira, eta % 40 haurrak. 2024ko abendutik, Sirian, 600 pertsona baino gehiago hil edo zauritu dituzte lurreko minek eta gerra-hondakin leherkorrek, haurrak barne.

Zure laguntza /FUNTSEZKOA/ da.

HEZKUNTZARIK gabe ez dago HAURTZARORIK

Hezkuntzak babestu egiten du; izan ere, ematen dizkien ezagutza eta gaitasunek haien bizitza salba dezakete, eta errekrutamendu militarra prebenitu. Gainera, beste eskubide batzuk lortzeko atea da, bereziki, neskentzat.

 

Entreculturas eta Alboan elkarteok, besteak beste, LIBANON, KONGOKO ERREPUBLIKA DEMOKRATIKOAN, UKRAINAN, KOLONBIAN, HEGO SUDANEN edo KENYAN lan egiten dugu, errefuxiatutako eta gatazkek eta larrialdiek jotako haurrak babesten. Premia larriko laguntza eskaintzeaz gain, kalitatezko hezkuntza bermatzean zentratzen gara: sendatzen, beren burua babesten eta beren ahotsak entzunarazten eta errespetarazten lagunduko dien hezkuntza bat.

/REFUGE ESPERANTZIA/ diren eskolak eskaintzen ditugu.

©Fe y alegría Colombia / Siria JRS ©Siria / Líbano ©Carmen Moreno  / Kenia ©PAULA CASADO / RD del Congo ©Irene Galera /
Ucrania y Países fronterizos ©JRS Rumania

HEZKUNTZA da
/BABESUNA/
HEZKUNTZA
BAKEA
da.

©Natalia Sepúlveda