1.- LEGEZKO IDENTIFIKAZIOA
Uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez (Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko Legea), hauek dirahttps://www.escuelarefugio.org/eus/ webgunearen titularraren identifikazio-datuak:
FUNDACIÓN ENTRECULTURAS FE Y ALEGRÍA
- Calle Maldonado, 1A, Planta 3
- 28006 Madrid (España)
- IFK: G-82409020
- • Barne Ministerioaren Fundazioen Erregistroan inskribatuta 28/1.127
FUNDACIÓN ALBOAN
- Aita Lojendio kalea, 2, 2.a
- 48008 – Bilbo (Espainia)
- IFK. G-48811376
- Datuak aldatzeko kontaktua: info@alboan.org
Edozein zalantza argitu edo kontsulta egiteko, gurekin harremanetan jar zaitezke, telefono honen bitartez: 91 590 26 72; edo posta elektronikoz: rgpd@entreculturas.org.
https://www.escuelarefugio.org/eus/ webgunera sarturik, erabiltzaileak berariaz onartzen ditu baldintza hauek, eta Entreculturas Fe y Alegría Fundazioak edo Alboan Fundazioak edozein unetan eta aurrez jakinarazi gabe aldatu ahal izango dituzte.
2.- ERABILERA-BALDINTZA OROKORRAK
Zehaztapen eta baldintza orokor hauek arautzen dute https://www.escuelarefugio.org/eus/ web-atariaren erabilera eta sarbidea. Atariaren helburua erabiltzaileei web bidez informazioa, zerbitzuak eta edukiak eskainiko dizkien sarrera-ate bat izatea da.
Webgune honetara sarbidea duen erabiltzaile orok onartu beharko ditu baldintza orokor hauek eta, hain zuzen, onarpentzat hartuko da webgunearen erabilera bera.
Era berean, onartu egin beharko dira esteka bitartez lotutako orriak, hirugarren batzuen titulartasunekoak izan eta beste baldintza orokor batzuk dituztenak.
Erabiltzaileak https://www.escuelarefugio.org/eus– en eskura dauden edukiak, zerbitzuak, albisteak eta blogak egoki erabiltzeko konpromisoa hartzen du; Legea eta gainerako erabilera-baldintza orokorrak bete, eta une oro errespetatuko ditu gainerako erabiltzaileak.
Baldintza orokor hauek guztiz edo hein batean urratzen badira, Entreculturas Fe y Alegría Fundazioak eta Alboan Fundazioak eskubidea izango dute https://www.escuelarefugio.org/eus/ -era sarbidea ukatzeko, erabiltzaileari aurrez jakinarazi beharrik gabe.
Entreculturas Fe y Alegría Fundazioak eta Alboan Fundazioak eskura dituzten neurri guztiak ezarriko dituzte Espainiako legeen kontrako jokabide guztiak galarazteko, eta agintari eskudunekin lankidetzan arituko dira webgune honi aplikatzen zaizkion legeak urratzen dituzten ekintzen arduradunak identifikatzeko.
3.- ERABILTZAILEEN BETEBEHAR OROKORRAK
Erabiltzaileak, erabilera-baldintza orokor hauek onartuta, espresuki hartzen ditu betebehar hauek:
Ez du egingo ekintzarik, web-orriko funtzionaltasunak, tresnak, edukiak eta/edo azpiegitura behin-behinean zein behin betiko kalteturik utzi, blokeatu, hondatu, baliogabetu edo gainkargatu dezakeenik, normal erabili ezin izateko moduan.
Ez ditu sartuko edo sortuko eduki iraingarri edo kalumniazkoak, ez beste erabiltzaileei buruz, ez eta Entreculturas Fe y Alegría Fundaziotik eta Alboan Fundaziotik kanpoko hirugarren batzuei buruz ere.
Ez ditu erabiliko webgune honetan dauden materialak edo informazioak legez kanpo, erabilera-baldintza orokor hauetan espresuki debekatutako moduetan, eta Entreculturas Fe y Alegría Fundazioaren, Alboan Fundazioaren, haien erabiltzaileen zein hirugarren batzuen eskubideen eta interesen aurka.
Erabiltzailea izango da Entreculturas Fe y Alegria Fundazioari, Alboan Fundazioari edo edozein hirugarreni eragindako kalte-galera ororen erantzulea, “Legezko abisu” honen eta legeriaren arabera https://www.escuelarefugio.org/eus/ orrian sartzeko eta/edo berau erabiltzeko bete behar duen edozein betebehar urratzearen ondoriozkoak direnean.
4.- ITZULTZEEI, EZEZTATZEEI, GUTXIENEKO ADINARI ETA ENTREGA-EPEEI BURUZKO POLITIKA.
Entreculturas-en eta Alboan-en ordainketa bat egiten duzunean, zazpi (7) eguneko epea izango duzu ezeztatzeko («Hausnartzeko epea»). Entreculturas-ek eta Alboan-ek eskubidea izango dute dirua itzultzeko eskaerari uko egiteko, arrazoiak badituzte pentsatzeko ezen (i) bidegabeki esplotatzen ari zarela dirua itzultzeko politika, adibidez, zerbitzu beraren dirua itzultzeko eskaera hainbatetan egin baduzu, (ii) ez dituzula betetzen baldintza hauek edo (iii) Entreculturas-ek edo Alboan-ek arrazoiak badituzte gure zerbitzuak edo softwarea iruzur egiteko erabiltzen ari zarela susmatzeko.
Gure webgunean erosketak egiteko gutxieneko adina 18 urte da.
5.- BEZEROEN DATUEN ERABILERA BARNEAN HARTZEN DUEN PRIBATUTASUN-ADIERAZPENA
Entreculturas-ek eta Alboan-ek erabiltzaileari jakinarazten diote bere jardueran bildutako datu pertsonal guztiak tratatzean kontuan hartzen dutela zer ezartzen duen datuen babesaren arloan indarrean eta aplikatzeko dagoen araudiak. Horiek horrela, bildutako datuak egokiak eta neurrizkoak dira lortu nahi diren helburuetarako; bereziki, Entreculturas-ek eta Alboan-ek ez diete daturik jakinaraziko hirugarrenei, berariazko baimenik edo legezko betebeharrik ez badute, eta ez dute gordeko datu finantzariorik, ordainketa jada prozesatu egin denean.
Entreculturas-en edo Alboan-en datu-tratamenduei buruzko informazio gehiago nahi baduzu, gure pribatutasun-politika kontsulta dezakezu.
6.- PRIBATUTASUN-POLITIKA HONI EMATEN DIOZUN BAIMENA
Gure webguneetako bat erabiliz, adierazten duzu ados zaudela gure egungo Pribatutasun-politikaren baldintzekin, hemen argitaratu den bezala. Politikaren baldintzaren batekin ados ez bazaude, mesedez, ez eman inolako informazio pertsonalik gune honetan. Hor barruan sartzen da zure nabigatzailean «cookieak» erabiltzea; hala izanez gero, zure nabigatzailean cookieak ez erabiltzea aukeratuko zenuke.