fbpx
 

Libano / ©argazkia KRISTÓF HÖLVÉNYI

Eskola bake-, babes-, inklusio- eta bizikidetza-espazioa da haurrentzat.

Errefuxiatuentzako Jesuiten Zerbitzuarekin batera, Ukraina, Libano, Kongoko ED, Tanzania eta Kolonbia bezalako herrialdeetan egiten dugu lan.

Hezkuntza funtsezkoa da gatazkaren aurrean elkarrizketa sustatzeko, enpatia etsaitasunaren aurrean, harrera ukapenaren aurrean. Hezkuntza funtsezkoa da bake-kultura bat sortzeko eta mundu bidezkoagoa eta solidarioagoa eraikitzeko.

Haur errefuxiatuei, familiei eta komunitateei laguntzen, artatzen eta babesten. Arreta humanitarioa, arreta psikosoziala, hezkuntza-laguntza eta jolas- eta bizikidetza-espazioak eskaintzen dizkiegu, euren egunerokotasuna berreskuratzeko eta etorkizun duina izateko.

Ukraina eta herrialde mugakideak: ikasgela lagunkoiak.

5 milioi pertsona baino gehiagok egin behar izan dute ihes Ukrainatik herrialde mugakideetara, besteak beste Polonia, Hungaria edo Errumaniara. Erdiak haurrak dira. 

 

Ukrainaren barruan, 7 milioi pertsona baino gehiago mugitu behar izan dira, horietako asko haurrak. Gerra hasi zenetik, egunero 22 eskola erasotu dituzte edo xede militar moduan erabili, eta jolasteko, prestatzeko eta seguru egoteko espaziorik gabe gelditu dira haurrak.

Hasieratik aktibatuko dugu gure larrialdietarako protokoloa, haien alboan egoteko eta arreta, harrera eta laguntza eskaintzeko.

Aterpeaz, ostatuaz eta elikagaiez gain, lanean ari gara hezkuntzarako sarbidea izan dezaten segurtasun- eta bake-espazio horietara. Hori dela eta, ikasgela lagunkoiak prestatu ditugu: harrera-herrialdeetako eskola eta haurtzaindegietan sortutako ikasgelak dira, eta Ukrainako haur errefuxiatuen integrazioa errazten dute. Espazio horietan aske eta elkarrekin jolas dezakete, eta euren bizitzei normaltasuna ematen diete. Horretarako, ama ukrainarrak irakasle-lanetan ari dira, eta borondatez ematen dute denbora hori. 

 

Haur eta nerabeekin mota guztietako jarduera artistikoak ari gara egiten, hala nola zoora bisitak, antzerkia, dantza eta komunikazioa eta integrazioa errazteko hizkuntza-ikastaroak. Harrera-herrialdeetako irakasleei ere laguntza ematen diegu haur errefuxiatuen inklusioa kudeatzeko.

 

Gainera, haur errefuxiatuek Ukrainan klaseak online formatuan jarritzea sustatzen dugu. Interneterako konexioa eta tabletak eskaintzen dizkiegu, konekta daitezen, eskolako tresnez eta beste material batzuez gain.

Errumaniara / ©argazkia PILAR LÓPEZ Entreculturas

Errumaniara / ©argazkia PILAR LÓPEZ Entreculturas

Ukraina / ©argazkia PILAR LÓPEZ Entreculturas

Libano: bake-eskolak.

Duela 11 urte hasi zen Siriako gerra, eta gatazkak ondorio izugarriak izan ditu biztanleentzat, bereziki txikienentzat. 12.000 haur baino gehiago zauritu edo hil dira gatazkaren ondorioz. Kasu askotan, mutikoak derrigorrez errekrutatu dituzte, eta neskatoak prostituzio-sareetan sartu dituzte.

 

Hezkuntzaren egoera dramatikoa da herrialdean. Eskolak eta unibertsitateak behin eta berriro eraso dituzte, 1.584 gaur arte, eta eskola uztearen tasak oso handiak dira. Lanean jarraitu duten eskoletako egoera tamalgarria da: erretako ikasgelak, irakasle gutxi, irakasle eta ikasleen traumen ondorioz irakaskuntza egokia emateko ezintasuna…

Libanok Siriako errefuxiatu ugari hartu ditu: herrialdeko biztanleria osoaren laurdena. Azpiegitura ahulen, errefuxiatuen fluxu esanguratsu horri aurre egiteko baliabide gabeziaren, Beirutko portuko 2020ko abuztuko leherketen, koronabirusaren pandemiaren eta egoera politikoaren ondorioz, herrialdeko biztanle ugari eta errefuxiatuak zaurgarritasun-egoeran daude, eta horrek tentsioa eta indarkeria eragin ditu errefuxiatuen eta bertakoen artean. 300.000 haur errefuxiatu baino gehiagok eskolatu gabe jarraitzen dute.

 

EJZarekin batera, 2012az geroztik Libanon errefuxiatuak hartu eta artatzeko programak ezarri ditugu. Gure hezkuntza-programek arreta jartzen dute eskolaurrean, Lehen Hezkuntzan eta eskola-laguntzan hiri- eta landa-eremuetan.

 

Adingabeekin eta euren familiekin ari gara lanean haurrek kalitateko hezkuntzarako sarbidea izan dezaten, eta, ahal den neurrian, Libanoko hezkuntza-sisteman sar daitezen. Gainera, jatorriko komunitateekin eta errefuxiatuekin lan egiten dugu bakea eraikitzeko eta bizikidetza sustatzeko.

Libano / ©argazkia KRISTÓF HÖLVÉNYI

Libano / ©argazkia EJZ Libano

Libano / ©argazkia KRISTÓF HÖLVÉNYI

Tanzania: eskola inklusiboak.

Tanzanian 248.523 errefuxiatu bizi dira. % 67,4 Burundikoak dira, eta gainerakoak Kongoko Errepublika Demokratikotik (KED) etorri dira. Biztanleria osoaren % 55ak 0 eta 17 urte artean ditu. Horietatik erdia pasatxo eskolan izena emanda dago. Gerrak 57.142 haur eskolarik gabe utzi ditu, bai Burundin eta bai KEDn.

 

Gure buruari galdetu diogu zenbat haurrek duten desgaitasun fisiko edo mentala Tanzaniako esparruetan. Ez dago erantzunik. Ez dago informazio ofizialik. Hutsune hori bera datu bat da: desgaitasuna eragile humanitarioen lan-ikuspegietatik at dago Tanzaniako esparruetan.

EJZarekin batera lanean ari gara hezkuntza bake-zubia izan dadin errefuxiatuen eta bertakoen artean.

2021az geroztik, EJZarekin batera lanean ari gara behar bereziak dituzten haurrak eskolan sartzeko, identifikazioaren bidez: horretarako, ikasteko ekipamendu egokiak ematen ditugu (betaurrekoak, gailu akustikoak eta gurpil-aulkiak, besteak beste), eta irakasleei prestakuntza ematen diegu beharrezko gaitasun pedagogikoak izan ditzaten. Horrekin batera, komunitatea sentsibilizatzen dugu behar bereziak dituzten pertsonen eskubideei buruz.

 

2022az geroztik, gainera, haurren hezkuntza indartzeko konpromisoa hartu dugu, bai errefuxiatuekin eta bai bertakoekin. Adina duten haurren % 21ek soilik lortzen dute eskolaurreko zentroetan sartzea; horrekin beste haur batzuekin harremanetan egoteko aukerak mugatzen dira, giro seguru eta babestu batean, eta ez dituzte garatzen hazteko beharrezko gaitasun sozialak, bidaiaren ondorioz bizitako traumei aurre egiteko. 

©argazkia EJZ

©argazkia Irene Galera / EJZ

©argazkia EJZ

Kongoko E.D: babesten duten eskolak.

Kongoko Errepublika Demokratikoak (KED) munduko krisi humanitario handi eta konplexuenetako bat bizi du. Afrikako kontinentean barruko lekualdaketa gehien dituen herrialdea da, eta munduan aurrerapen-maila txikiena duten herrialdeen artean dago: biztanleriaren % 82 erabateko txirotasun-atalasearen azpitik bizi dira.

 

Indarkeriak 20 urte baino gehiago daramatza bizirik, talde armatuen eskutik, eta dagoeneko 5 milioi pertsonak etxetik alde egin behar izan dute.

Milaka eskola suntsitu dituzte, eta 2,9 milioi haur baino gehiagok premiazko hezkuntza-beharra dute.

Mutikoak bereziki zaurgarriak dira derrigorrezko errekrutatzearen aurrean, talde armatuen eskutik, eta neskatoek sexu-indarkeria jasateko arriskua dute, bai eskolan eta bai klaserako bidean. Horrez gain, miliziek bahitzen dituzte, borrokatzeko, sukaldeko lanak egiteko edo talde armatuetako kideekin ezkontzera behartzeko.

 

EJZarekin batera lanean ari gara lekualdatutako haurrek hezkuntzarako sarbidea izan dezaten, eta neskatoei arreta berezia eskaintzen diegu. Eskolako materiala, kit pedagogikoak eta eskolako tasetarako finantza-laguntza ematen dizkiegu. Eskola ez da soilik prestakuntza-espazio bat, baizik eta baita babes-, laguntza- eta bizikidetza-espazioa ere.

Kongoko E.D. / ©argazkia BÁRBARA GIL Entreculturas

Kongoko E.D. / ©argazkia BÁRBARA GIL Entreculturas

Kongoko E.D. / ©argazkia IRENE GALERA Entreculturas

Kolonbia: harrera-eskolak.

5,5 milioi venezuelar baino gehiago atera dira herrialdetik azken bi hamarkadetan. % 85 eskualdeko herrialdeetan gelditu dira, adibidez Kolonbian: herrialde hori eskualde-mailan erantzuten ari da, laguntza humanitarioarekin. Hala ere, zifrak oso handiak dira, eta presio jasanezina eragin dute baliabide eta zerbitzu publiko nazionaletan. Kolonbiarekiko erdialdeko mugan, Arauca hirian (ia 90.000 biztanle), ia 37.000 errefuxiatu venezuelar daude, eta horrek tentsioa eta gatazkak eragin ditu.

Arreta humanitario integrala ematen dugu errefuxiatuen ongizate fisiko eta psikosozialerako; lehen mailako ondasun eta zerbitzuak banatzen ditugu, sendatzeko laguntza psikosoziala ematen dugu eta orientazio juridikoa eta laguntza legala eskaintzen ditugu.

LAK erakundearekin batera (Errefuxiatuentzako Jesuiten Zerbitzua Latinoamerikan eta Kariben), EJZn lanean ari gara haur errefuxiatuei hezkuntzarako sarbidea eskaintzeko eta babes- eta prebentzio-espazioak indartzeko, bai hezkuntza-erakundeetan eta bai komunitate-mailan, indarkeria-dinamiketatik urruntzeko eta bakea eraikitzeko.

Kolonbia / ©argazkia SERGI CÁMARA

Kolonbia / ©argazkia SERGI CÁMARA

Kolonbia / ©argazkia SERGI CÁMARA

Errealitate globala.

Egungo testuinguruan, inoiz baino gehiago, ikusten dugu dena lotuta dagoela. Horregatik, Entreculturas eta Alboan erakundeko kideok tokian bertan jartzen dugu arreta eta horrek globalarekiko duen loturan ere bai.
Lanean ari gara ildo hauetan:

  • Arrakala digitala murrizten: gurekin lanean ari diren zentro eta erakundeen barruan bitarteko informatikoetarako sarbiderik ez duten gazteak identifikatzen, eta horri erantzuteko baliabideak kudeatzen.
  • Lanbide Heziketako profesionalei laguntzen enplegagarritasuna hobetzeko programa bat ezar dezaten formatu birtualean.
  • Irakasle eta hezitzaileentzako laguntza psikosozial eta hezkuntzakoa, proposamen metodologikoaren bidez “Erabaki – Elkarrekin bizi: Herritar globalentzako hezkuntza bazterketa-testuinguruan” eta azken baliabide didaktikoak “Ipuineko mundu bat” eta “Mundu bat mugimenduan”.
  • Gazteei zuzendutako proposamen didaktikoak sortzea “Gure unea orain da”, leloarekin, gazteen sare nazionalei eta “21+ Belaunaldia Sarea” nazioarteko sareari zuzenduta. Azken horrek 27 herrialde baino gehiagoko gazteak lotzen ditu.
Entreculturas eta Alboan erakundeko kideok lanean jarraitzen dugu hezkuntzak haurrak babesten jarrai dezan.

©argazkia Daniela Morreale

©argazkia Daniela Morreale

©argazkia Daniela Morreale

Babesten duten eskolak.

©argazkiak SERGI CÁMARA