fbpx
 

©SERGI CÁMARA

Mundu osoko 40 milioi haurretik gora errefuxiatuak dira.

Bi milioi haurrek baino gehiagok ihes egin dute Ukrainako gerratik Europako beste herrialde batzuetara, eta milioi bat haurrek Venezuela utzi behar izan dute beste herrialde batzuetara joateko, hala nola Kolonbiara, Perura edo Ekuadorrera.

Sirian, 6,8 milioi pertsona barne-lekualdatuak dira eta 5,5 milioi errefuxiatu daude alboko herrialdeetan: horietako asko haurrak dira.

Harrera-leku edo -herrialdeetara iristen direnean hezkuntza jasotzeko eskubidea berreskuratzeak erronka izaten jarraitzen du: errefuxiatutako haurren ia erdia ez dago eskolatuta.

Hauek dira arrazoietako batzuk:
  • Hizkuntza-zailtasunak
  • Laguntza psikosozial eta hezigarririk ez izatea hezkuntza-sistema berrian sartzek
  • Baliabide ekonomikorik ez izatea
  • Harrera-eskoletan lekurik ez izatea
  • Kasu askotan, irakasleek ez dute prestakuntzarik adingabe errefuxiatu eta migratzaileekin lan egiteko

Premiazkoa da kalitatezko hezkuntza denentzako irisgarria izatea, bereizkeriarik gabe irisgarria izatea. Haur guztien premia eta egoeretara egokitzen den hezkuntza, batik bat larrialdi-testuinguruetan bizi direnena.

©FE Y ALEGRÍA COLOMBIA

©MARCO GIARRACA / JRS

©FE Y ALEGRÍA COLOMBIA

Eskolak bere burua babesteko tresnak eskaintzen dizkie; arreta psikosoziala gerrak eragindako traumak eta gaixotasunak gainditzeko; eguneroko elikadura; eta bizikidetzarako, segurtasunerako eta bakerako espazio bat euren bizitzetarako.

Eskola harrera da.

©Fe y Alegría Colombia