fbpx
 

K.E.D. / ©argazkia BÁRBARA GIL Entreculturas

Hezkuntza jasotzeko eskubidea edozein egoeratan babestu behar da.

Larrialdi-testuinguruetan, hezkuntza da galtzen den lehen eskubidea, baita beranduen berreskuratzen dena ere. Hori dela eta, hezkuntza ezinbesteko eskubide gisa babestu behar da larrialdi edo krisi bati ematen zaion erantzun humanitario ororen barruan.

Horregatik, honako hauek eskatzen ditugu estatuko eta Europako ordezkari politikoak:
1.

Eskola Seguruen Adierazpena eta Gatazka armatuetan eskolen eta unibertsitateen erabilera militarra egitea prebenitzeko gidalerroak babestea eta aplikatzea.

2.

Finantza- eta koordinazio-laguntza ematea 2022ko martxoaren 18ko beren etxeetatik alde egin behar izan duten Ukrainiako herritarrak aldi baterako babesteko zuzentarauetan aitortutako eskubideak gauzatzeko, eta zuzentarau hori nahitaezko lekualdatze-egoeretan dauden beste nazionalitate batzuetako pertsonei ere aplikatzea, inongo diskriminaziorik gabe.

3.

Horretarako, beharrezkoa da ekintza humanitarioaren gaineko hezkuntzaren garrantzia eta protagonismoa handitzea; izan ere, funtsezkoa da gainerako giza eskubideak gauzatzeko, adiskidetzeko eta bakea lortzeko.

4.

Kalitatezko hezkuntza, inklusiboa eta malgua emateko larrialdietako programak prestatzea.

5.

Digitalizaziorako eta kalitatezko urrutiko hezkuntzarako sarbidea eta egokitzapena bermatzea, horretarako testuinguru bakoitzera egokitutako teknologiak eta errefuxiatutako eta nahitaez lekualdatutako haurren beharrei erantzungo dien curriculum anitza eskainita.

6.

Behar-beharrezkoa den genero-ikuspegia txertatzea larrialdi-egoeretan eta laguntza humanitarioa emateko egoeretan egiten diren hezkuntzako esku-hartzeetan. Ezinbestekoa da hezkuntzak neskak eta emakume gazteak babestea, arriskua badute indarkeria fisiko edo sexuala, ezkontza goiztiarrak edo haurdunaldiak pairatzeko. Halaber, bermatu egin behar da bidaian eta harreran pertsona-trafikatzaileengandik babestuta daudela.

7.

Lehentasuna ematea hezitzaileen prestakuntzari.

8.

Babestuko diren esku-hartzeetan, sustatu egin behar da garapenaren eta laguntza humanitarioaren arteko lotura, krisialdi humanitarioak eta hondamendiak jasan dituzten herritarren integrazioa, gizarte-kohesioa eta/edo bizi-baliabideak berroneratzeko oinarriak finkatze aldera. Bada, eztabaidaezina da hezkuntzak lotura horretan duen zeregina.

9.

Aldebiko eta alde anitzeko finantzazio handiagoa eta hobea. Nazioarteko Lankidetzara BPGd-ren % 0,7 bideratzera hurbiltzea eta Garapenerako Laguntza Ofizialaren (GLO) % 10 laguntza humanitariora zuzentzea. Funts horien % 6 larrialdietako hezkuntzarako erabiliko delako konpromisoa hartzea, EBn eta nazioartean finkatutako ildoari jarraikiz.

10.

Garapen jasangarrirako eta herritartasun globalerako hezkuntza indartzea, bakearekiko eta nazioarteko solidaritatearekiko konpromisoa duten gizarte demokratikoak sendotzeko bitarteko gisa. Horretarako, GLOren funtsen % 3 bideratu beharko litzateke gutxienez hezkuntza hori ematera. Horrez gain, hezkuntza-arau eta -politiketan txertatu beharko litzateke, baita larrialdietan eta giza garapenerako prozesuetan egiten diren hezkuntzako esku-hartzeetan duen presentzia indartu ere.

Babestu gure kausa.


    Zure datuen tratamenduaren arduraduna ENTRECULTURAS, FE Y ALEGRÍA FUNDAZIOA eta ALBOAN FUNDAZIOA dira, eta datuak tratatuko dituzte gure jardueren berri emateko, albisteak edo buletinak bidaltzeko, gure proiektu edo kanpainetan parte hartzea eskatzeko eta dohaintzak edo harpidetzea kudeatzeko. Datuak erabiltzeko legitimazioaren oinarria zure berariazko baimena da, edo egin duzun kontratua. Hirugarrenei ez zaie lagako daturik, legeak horretara behartzen ez bagaitu edo titularrari aurrez jakinarazi gabe. Baja eman nahi duzula adierazten duzunean eta/edo legezko gordealdiak amaitutakoan, suntsitu egingo dira datuak. Ez da egingo datuen nazioarteko transferentziarik. Interesdunek beren eskubideak erabili ahal izango dituzte (hau da, datuetara sartzea, datuak zuzendu edo ezabatzea, tratamenduari aurka egitea edo mugak jartzea, eta eramangarritasuna eskatzea), ENTRECULTURAS, FE Y ALEGRÍA FUNDAZIOARA idatziz, posta-helbide honetara: C/ Maldonado, 1 3ª Planta 28006 Madrid eta ALBOAN FUNDAZIOARA idatziz helbide honetara: Aita Lojendio kalea 2 - 2.a 48008 – Bilbo. Era berean, Datuak Babesteko Espainiako Agentzian erreklamazioa jar dezakezu, zure eskubideak urratu direla baderitzozu.

    Hezkuntza BAKEA da.

    ©argazkiak SERGI CÁMARA

    Deskargatu larrialdietako hezkuntzari buruzko txostenak hezkuntza jasotzeko eskubidearen egoera hobeto ezagutzeko ekintza humanitarioaren testuinguruan eta Libanoren kasuan.

    Informa zaitez azpimarratzeko.

    Bakea eraikitzen duten eskolak. Haur errefuxiatuentzako eskubideak bermatzeko eta espazioak.

    Babesten duten eskolak:
    Libanoko errefuxiatuei erantzuna pandemiaren eta hezkuntza-krisiaren garaian.

    Hezkuntza jasotzeko eskubidea ekintza humanitarioaren testuingutuan.