fbpx
 

Libano / ©argazkia KRISTÓF HÖLVÉNYI

Munduan 40 milioi haur errefuxiatu baino gehiago daude.

Gehienek etxetik alde egin behar izan dute, gerraren edo indarkeriaren ondorioz. Ukrainako gerrak pertsonen exodo handia eragin du Europara, 5 milioi baino gehiago gaur arte, eta horien erdiak haurrak dira.

Siriako gerrak 11 urte bete ditu dagoeneko, eta 6,6 milioi pertsonak egin dute alde Libano bezalako herrialde mugakideetara; ia erdia haurrak dira.

Bi errealitate horiek gehitu behar zaizkie munduko gainerako gatazka armatuei; gaur egun 10 dira, eta haurrei begiratzera behartzen gaituzte. Alde egin behar duten horiei eta in situ bizitzen dutenei gerraren izua.

Gatazka armatuek eragin suntsitzailea dute haurrengan.

  • Erailketa eta mutilazioa.
  • Abusuak eta sexu-indarkeria, bereziki neskatoengan; neskatoek, gainera, aurre egin behar izaten diote salerosketa-biktima izateko arriskuari.
  • Talde armatuek errekrutatzea: gatazka armatuak bizi dituzten herrialdeetan haur asko errekrutatzen dituzte, eta borrokatzera behartzen dituzte.
  • Trauma psikologiko larriak gerrako ankerkerien eta familia galtzearen ondorioz.
  • Eezkuntza eta osasuna jasotzeko ezintasuna. Gatazka armatuetan, eskolak eta ospitaleak, kasu askotan, helburu militarrak dira, eta erasoak jasaten dituzte. Ondorioz, haurrek ezin dute hezkuntzarekin jarraitu, eta ezin dituzte eskuratu osasun-zerbitzuak.
  • Goseteak.

Libano / ©argazkia KRISTÓF HÖLVÉNYI

K.E.D. / ©argazkia IRENE GALERA

Kolonbia / ©argazkia SERGI CÁMARA

Bidaiatzean, arrisku horietako asko izaten dituzte. Larrialdi-egoeretan funtsezkoa da haurrak babestea eta ziurtatzea espazio seguru batean daudela, jolasteko, prestatzeko eta indarkeriatik urrun hazteko.
Eskolak babesteko tresnak eskaintzen dizkie: arreta psikosoziala, traumak eta gerrak eragindako gaixotasunak gainditzeko; eguneroko elikadura; eta bizikidetza-, segurtasun- eta bake-espazio bat euren bizitzan.

Hezkuntza aterpea da.

©argazkiak SERGI CÁMARA