fbpx
 

©argazkia EJZ Libano

Haur errefuxiatuen hezkuntza lagundu eta babestu nahi duzu?

Gerrek, indarkeriak eta lekualdatzeek milioika haur urruntzen dituzte eskolatik, aterpetik, espazio segurutik eta bake-espaziotik

Baina hezkuntza ezin da inoiz eten, ezta larrialdi-egoeran ere. Egoera zail horietan funtsezkoa da haurrek hezkuntza eta hark ahalbidetzen duen guztia jasotzen jarraitzea: elikadurarako, ur edangarrirako, prestakuntzarako eta indarkeriaren aurkako babeserako sarbidea. Hezkuntza jasotzeko eskubidea babesten jarraitu behar dugu.

1/
Aukeratu gustuko duzun paper edo oihal bat edo birziklatu aldizkari edo egunkari bat.
2/
Inprimatu aterpe-eskolaren USOAREN silueta.
DESKARGATU HEMEN
3/
Ipini USOAREN silueta zure paper edo oihalaren gainean, eta marraztu edo kalkatu eta moztu.
4/
Itsatsi silueta kartoi mehearen gainean eta idatzi zer esanahi duen zuretzat BAKEAK.
5/
Ipini zure USOA leiho edo balkoian BAKEAREKIKO konpromisoaren eta hezkuntza jasotzeko eskubidearen sinbolo gisa.
6/
Atera argazki bat USOARI edo jarduera egin duzuen pertsonei eta BIDALI POSTA ELEKTRONIKOZ

Animatu lagunak, familia eta gertukoak parte hartzera, haur errefuxiatuek jakin dezaten euren hezkuntzarekin jarraitzeko eskubidea babesten dugula, baita larrialdian ere.

Bidali posta elektronikoz:

info@escuelarefugio.org

Sare sozialetan ere parteka dezakezu traolarekin #EscuelaRefugio

Kontsultatu eta deskargatu BAKEA eraikitzen duten hezkuntzarako baliabideak.
Aterpe-eskola.
Unitate didaktikoa.
Más allá de las fronteras.
Mugetatik haratago.
Eskola bat kanpin-denda batean.
Mundu bat mugimenduan.
Mundu bat mugimenduan (JOKOA).

Gure Eskolek mugak irekitzen dituzte.

©argazkiak SERGI CÁMARA